Aurtengoan aurrematrikulazioa bereziki esanguratsua izango da 2023an jaiotako haurrentzat. Izan ere, batek baino gehiagok emango du 2 urteko gelan eskolaratzeko pausoa. Erabaki garrantzitsua da, eta nahiko genuke ziurtasunez eta ilusioz hartzea. Horretarako biderik egokiena da Ikastola barrutik ezagutzea, beraz, zatoz bisita egitera!
Jarraian matrikulazio bilera datak aurkezten dizkizuegu. Aukera izanez gero, bi data aukeratu eta datozen egunetan zuekin harremanetan jarriko gara.
Izen-ematea jarraian duzuen galdetegia betez (ONLINE) edo etxean jasoko duzuen PAPEREAN egin daiteke, ondoren idazkaritzan entregatuz.
Epea: Urtarrilak 23, osteguna.