1 eta 6 orriak

B2 - IRAKURMENA - SARRERA PROBA

B2 - IRAKURMENA

B2 mailan hiru testu irakurriko dira.
Lehenengo testua. Egitekoa: erantzun zuzena aukeratu. 5 galdera dira. Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 5 puntu.
Bigarren testua. Egitekoa: esaldi zati egokia aukeratu. 8 esaldi aukeratu behar dira, eta beste bat sobra dago. Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 8 puntu.
Hirugarren testua. Egitekoa: elkarrizketa bateko galderak eta erantzunak lotu. 7 galdera dira eta erantzun bat sobera dago. Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu 1 lortuko da. Denera, 7 puntu.
Hiru testuen artean 20 puntu lor daitezke, gehienez (gutxienez, 10).
Puntuak ongi batu, eta batuketa errepasatu.

1. TESTUA - RESET

ASPALDI ikasi nuen ordenagailua izorratuz gero, irtenbidea ez dudala aurkituko haren tripa eta karpeta ezberdinetan arakatzen. Aspaldi ikasi nuen teknikari bati deituz gero, honek egingo duen lehen gauza ordenagailua itzali eta ondoren berriz piztea izango dela.

Hain erraz eta basikoa den irtenbidea eraginkorrena izaten da gehienetan. Itzali eta piztu. Honela, esan dezaket konputagailuak konpontzen dituzten teknikariei esker ikasi dudala bizitzan askotan “reset” botoia zapaldu beharra dagoela, bizitza berrabiarazi (=reiniciar) behar dela askotan, aurrera egiten jarraitzeko, indar berriak aurkitzeko. Gure ingurua etengabe aldatzen doa, baita gu geu ere, inoiz ez gara berriz atzo izan ginena izango, eta, hala ere, egunero mundua leku berean balego bezala eta gu pertsona bera bagina bezala funtzionatzen dugu. Edo funtzionatu nahi dugu, baina zailtasunak aurkitzen ditugu, ameskeria baita dena beti berdina izango dela pentsatzea.

Ama larriki gaixotu zaio lagun bati, eta, haren ezinegona ikustean, pentsatu dut haren urduritasunaren erdia amagatik sentitzen duen kezkak sorrarazi diola, baina beste erdia badela, hein handi batean, ez delako gai onartzeko bizitzaren etapa berri batean sartu dela. Laguna ernegatuta dago ezin duelako onartu bere ama, aurrerantzean, ez dela izango familiako kide guztien zaindaria (fisikoa edota espirituala), beti izan den bezala; ezin duelako onartu amak bera behar duela orain, ez bakarrik konpainia egiteko, orain arte izan den bezala, baizik eta bizirauteko. Ume txiki bat balitz bezala.

Reset. Laguna ikusten dudan hurrengoan reset botoia zapaltzeko gomendatuko diot. Itzali dezala une batez makina, minutu batzuetan berriz pizteko, bidean zerbait galtzeko arriskua onartuz.

Bizitza uneoro berrabiarazten baita, egunero aldatzen baita, eta batzuetan beharrezkoa baita berriz hastea, errealitate berri batean sartzen zarela onartzeko. Makina itzali eta berriz piztea.

Karmele Jaio. Deia. 2018/12/14 (probarako moldatua)
ADIBIDEA:

0. Zer ikasi zuen aspaldi Karmelek ordenagailuen konponbideez?

A. Ez dela aditua informatikan.
B. Ez duela merezi teknikari bati deitzea.
C. Konponbide eraginkorrena errazena izan ohi dela.

1. Zer adierazi du teknikariei buruz Karmele Jaiok?

1. Zer adierazi du teknikariei buruz Karmele Jaiok?
A
B
C

2. Zer aipatu du Karmele Jaiok gure inguruaz?

2. Zer aipatu du Karmele Jaiok gure inguruaz?
A
B
C

3. Zergatik funtzionatzen dugu modu okerrean?

3. Zergatik funtzionatzen dugu modu okerrean?
A
B
C

4. Zer pentsatzen du Karmele Jaiok lagun bati gertatutakoaz?

4. Zer pentsatzen du Karmele Jaiok lagun bati gertatutakoaz?
A
B
C

5. Zer aholku emango dio lagunari, bizitzari egokiago aurre egiteko?

5. Zer aholku emango dio lagunari, bizitzari egokiago aurre egiteko?
A
B
C