1. Parte hartzaileen kopurua mugatua izango da: 50 danbor eta 80 upel.
2. Izena emateko gutxieneko adina 17 urtekoa da, hau da, 2009 urtean edo aurretik jaiotakoa izatea.
3. Izena emateko epea martxoaren 1etik apirilaren 19ra arte izango da.
4. Entsegu-egunak (Murumendi eskolan 19:45tan):
* Apirilean: 27, 29
* Maiatzean: 4, 6
5. Entsegu orokorra: maiatzaren 11n, 19:15ean.
6. Partaideentzat afaria eskainiko da danborrada bukatu eta gero. Udalak afariaren erdia ordainduko du eta beste erdia norberaren kontura izango da.
7. Lehen aldia bada danborradan parte hartzen duzula, upelen konpainian izango duzu lekua.